Gipuzkoako Landa Garapen Elkarteak
Landa Garapen Elkarteak, eskualde mailan lana egiten duten erakundeak dira. Udaletxe eta Nekazaritza eta Basogintza elkarteez osatuak daude.
Landa Ingurunea (herri txikiak, auzoak ) suspertzera bideratutako ekintzak burutzen ditugu. Horretarako, dirulaguntza ildo desberdinak jorratu eta bertako teknikarien aholkularitza, bitartekaritza eta koordinazioa eskaintzen da.Behemendi
BEHEMENDI, Donostialdea eta Bidasoako landa eremuetako garapenaren alde lan egiten duen elkartea da. Eskualdeko 13 udaletxeek eta bertako nekazal eremuan lanean diharduten elkarteek osatutako erakundea da.
Gipuzkoako biztanle gehien dituzten herriak aurki ditzazkegun bailara honetan, nekazal auzoen garapena eta bertako baserrien etorkizuna bermatzea da elkartearen helburu nagusia.
Deba Garaia
Debagoienako Eskualdea Euskal Autonomi Erkidegoko erdialdean dago, Gipuzkoako hego-mendebaldean. Eskualdeko ardatz nagusia Deba ibaiak osatzen du; Leintz-Gatzaga , Eskoriatza , Aretxabaleta , Arrasate eta Bergara ko udalerriak zeharkatzen dituena. Ardatz honen ezker aldera Elgeta geratzen da eta eskubitara Antzuola eta Oñati . 8 udalerri hauek dira eskualdea osatzen dutenak. Hala ere, bailara eta Eremu Funtzionala Arabako Aramaio udalerriak ere osatzen du.
Debemen
DEBEMEN Deba Barreneko Landa Garapen elkartea da.
1.991. urtean sortu zen landa guneko biztanleen bizi kalitatea hobetzeko asmoz hortarako beharrezko diren proiektuak bultzatu eta burutuaz. Elkartea 18 partaidez osaturik dago hauetariko 6 Udaletxeetako ordezkariak direlarik, bi sindikatuetako ordezkariak eta beste 10 baserritarren elkarteetako ordezkariak.
Elkartearen helburu nagusiena landa garapena bultzatzea da nekazal guneko populazioa mantendtzeko asmoz. Hortarako landa gunea ekipatu eta beharrezko diren zerbitzuez hornitzea beharrrezko da (osasungintza, gizarte zerbitzuak, hezkuntza, etxebizitza, kirola, teknología berriak, azpiegitura... landuaz).
Goimen
GOIMEN, Goierriko landa eremuen garapenaren alde lan egiten duen elkartea da, eskualdeko 22 udaletxek eta nekazaritzako elkarteek osatutako erakundea da.
Eskualdeko herri txiki eta auzoak suspertzera bideratutako ekintzak burutzen ditugu. Horretarako, dirulaguntza ildo desberdinak jorratu eta bertako teknikarien aholkularitza, bitartekaritza eta koordinazioa eskeintzen da.
Tolomendi
TOLOMENDI, Tolosaldeko Landa Garapenerako Elkartea da. Tolosaldea Gipuzkoako barnekaldeko eskualdeetako bat da, 28 herriz osatua, hauetatik gehienak herri txiki eta landa herriak direlarik, Tolosa izanik eskualde-buru.
Oria ibaiak bitan banatzen du eta Aralar, Ernio eta Leizanarek osatzen dute eskualdearen muga naturalak.
Elkartea eskualdeko Udalez eta Nekazaritza arloko Elkarte Profesionalez osatua dago.
Urkome
URKOME, Urola Kosta eskualdeko Landa Garapen Elkartea da.
1986 urtean sortu zen URKOME Mendi Nekazaritza Elkartea izenarekin eta 2004 urtean Landa Garapen elkarte izatera pasatu zen.


